Skip to main content
Prozesuak

Pultrusioa

Zure proiektuak bultzatzen dituen teknologia
Procesos

Pultrusión

Tecnología que impulsa tus proyectos

Irtenbide sendo, arin eta iraunkor baten bila zabiltza industria-edo egitura aplikazioetarako?

Pultrusioa da erantzuna. Fabrikazio aurreratuko teknologia honi esker, zuntzez indartutako profil konposatuak etengabe sor daitezke, etekin, kalitate eta errentagarritasun handiarekin, merkatuan benetako aldea markatuz.
Prozesuan zehar, errefortzu-zuntzak (beira-zuntza, adibidez) erretxina polimerikoan busti, eta berotutako molde batean zehar etengabe arrastatzen dira; non materiala forma hartzen duen eta gogortu egiten da. Estrusio tradizionala materiala bultzatzean oinarritzen den bitartean, pultrusioa etengabeko trakzioaren bidez gauzatzen da — hortik datorkio izena, ingelesezko to pull (“tira”) hitzetik eratorria.
Horren emaitza pultrusionatutako profilak (PRFV — beira-zuntzez indartutako plastikozko profilak). Profil hauek korrosioarekiko erresistentzia, pisu baxua, mantentze-lan gutxi eta diseinu-moldakortasun handia izateagatik nabarmentzen direnak. Abantaila horiei eta kostu/errendimendu erlazio bikainari esker, pultrusioa irtenbide estrategiko gisa finkatu da eraikuntzan, energian, garraioan, telekomunikazioetan eta azpiegituran, besteak beste.

Errendimendu estruktural bikaina, baita muturreko inguruneetan ere.

Propietateak

Pultrusionatutako materialek propietate bereziak dituzte, aplikazio ugarietarako ezin hobeak bihurtzen dituztenak.
Diseinu aurreratuak eta osagaien kalitateak erresistentzia bikaina, arintasuna eta iraunkortasuna bermatzen dute, baita korrosioarekiko eta ingurumen-baldintza txarrekiko erresistentzia bikaina ere.
Ezaugarri horiek errendimendu hobea eta balio-bizitza luzea ziurtatzen dituzte, pultrusionatutako profilak proiektu zorrotzetarako aukera fidagarri bihurtuz.

Alta resistencia mecánica

Erresistentzia mekaniko handia

Pultrusionatutako profilek trakzio, konpresio eta flexioarekiko erresistentzia bikaina dute, batez ere zuntzekiko paraleloan (luzetarako norabidean). Propietate horri esker, egokiak dira karga handiak jasan behar dituzten egitura-aplikazioetarako.

Ligereza

Arintasuna

Material hauek  altzairuak edo aluminioak baino askoz dentsitate  txikiagoa dute, eta, ondorioz, errazago manipulatu, garraiatu eta instala daitezke, makina astunen beharrik gabe.

Alta resistencia a la corrosión

Korrosioarekiko erresistentzia

Metaletan ez bezala, profil pultruituek oso ondo jasaten dituzte ingurune erasokorrak, hala nola produktu kimikoen, hezetasunaren edo laino gaziaren eraginpean egotea. Hori dela eta, ezin hobeak dira itsas inguruneetan, ingurune industrialetan edo mantentze-lanik behar ez duten inguruneetan aplikatzeko.

Baja conductividad térmica

Eroankortasun termiko baxua

Espantsio termikoko koefiziente txikia dute; forma eta neurriak mantentzen dituzte, baita aldaketa termikoen edo muturreko giro-baldintzen pean ere, eta horrek fidagarri egiten ditu kanpoaldeetan luzaroan erabiltzeko.

Aislamiento eléctrico

Isolamendu elektrikoa

Material pultrusionatuak ez dira eroale elektrikoak; eta beraz, aukera bikaina dira aplikazio elektrikoetarako eta isolamenduetarako. Ezin hobeak dira (zutoinetan, eskailera dielektrikoetan, azpiestazioetako barandetan, eta abarretan erabiltzeko.

Durabilidad

Iraunkortasuna

Higadura, eguraldi eta produktu kimikoekiko erresistentziari esker, mantentze-lan oso gutxi behar dute, eta kostu operatiboak nabarmen murrizten dituzte bizitza baliagarri osoan.

Versatilidad de diseño

Diseinuaren moldakortasuna

Pultrusio-prozesuari esker, geometria desberdinetako profilak fabrika daitezke, eskakizun espezifikoetara egokituak. Errefortzu mota desberdinak erabil daitezke portaera estruktural egokitua lortzeko, eta erretxina termoplastikoek diseinuaren malgutasuna areagotzen dute.

Transparencia a señales inalámbricas

Seinaleen gardentasuna

Material hauek irrati-maiztasuneko uhin elektromagnetikoekiko (RF) gardenak dira; ez dute oztopatzen Wi-Fi, GPS, Bluetooth, 4G/5G edo antzeko telekomunikazio-seinalerik, eta ez dute pantailatze elektromagnetikorik sortzen, metalek egiten duten bezala.

Sostenibilidad

Jasangarritasuna

Pultrusioa prozesu jarraia eta automatizatua da, altzairu edo aluminioaren fabrikazio tradizionalek baino energia gutxiago kontsumitzen duena. Bizitza baliagarri luzea eta mantentze-lan txikia direla eta, ordezkapen gutxiago behar dira, eta horrek material berriak ekoizteko eta garraiatzeko energia-kontsumoa murrizten du.

Pultrusionatutako materialen konposizioa

Pultrusioz lortutako material konposatuek diseinu-moldakortasun handia eta propietate mekanikoen konbinazio bikaina eskaintzen dituzte.
Bi osagai nagusi dituzte:
  • Matrizea edo erretxina

    Matrizea edo erretxina

    Matrizea da errefortzua batzen eta kohesionatzen duen osagaia da, funtsezko funtzio hauek betetzen ditu:

    • Zuntzak nahi den geometrian finkatzea.
    • Esfortzu mekanikoak zuntzetara transmititzea.
    • Zuntzak konpresiotik eta kanpoko agenteetatik babestea.
    • Profilaren iraunkortasuna bermatzen laguntzea.

    Erretxina mota nagusiak

    Erretxinaren aukeraketa profilaren eskakizunen araberakoa izango da, hala nola,  tenperatura, erresistentzia kimikoa, edo UV esposizioa. Pultrusioan, erretxina termoegonkorrak erabiltzen dira batez ere, errendimendu mekaniko bikainarengatik.

    • Poliester isoftaliko asegabea – Kostu/errendimendu erlazio ona.
    • Binilesterra – Erresistentzia kimiko eta termiko handia.
    • Epoxia – Erresistentzia mekaniko eta atxikidura maximoa.
    • Suaren aurkako erretxinak (Bs1d0) – Suaren aurkako erresistentzia behar duten aplikazioetarako.
    • Erretxina birziklagarriak edo termoplastikoak – Aukera jasangarriagoa, profilaren azken sekzioa aldatzeko aukera ematen dute.
  • Zuntz indargarriak

    Errefortzuak profilari bere funtsezko propietate mekanikoak ematen dizkio: erresistentzia, zurruntasuna eta egonkortasun dimentsionala. Propietate horiek zuntz motaren, orientazioaren eta kantitatearen araberakoak dira.

    Zuntz mota nagusiak:

    Fibra de vidrio

    • Silizez egina. Erresistentzia mekaniko bikaina, isolamendu elektrikoa, erresistentzia kimikoa, egonkortasun termikoa eta kostu baxua eskaintzen ditu.

    Munduan gehien erabiltzen den zuntza da, errendimendu/prezio oreka bikainagatik.

    Karbono-zuntza

    Trakzioarekiko erresistentzia handia eta modulu elastiko altua. Horrez gain, hauek ere eskaintzen ditu:

    • Zurruntasun handia eta nekearen aurkako erresistentzia.
    • Espantsio termiko txikia.
    • Eroankortasun termiko eta elektriko ona.

    Oso egokia da balio erantsi handiko aplikazio teknikoetarako.

  • Errefortzu motak eta arkitektura

    Profilaren eraginkortasuna errefortzuaren barne-diseinuaren mende ere badago. Baldintza mekanikoen arabera, honako hauek erabiltzen dira:

    • Norabide bakarreko zuntzak – Ohikoenak pultrusioan; luzetarako norabidean lerrokatuta, erresistentzia maximoa lortzeko.
    • MATak, ehunak eta errefortzu konbinatuak – Beste norabide batzuk indartu behar direnean.
    • Gainazaleko beloak – UV erresistentzia eta profilaren gainazaleko akabera hobetzeko.

FIBER PROFIL profilak

Soluzio fidagarriak zure proiektuak sustatzeko prest
Ezagutu gure pultrusionatutako profil estandarrak, erresistentzia, iraunkortasuna eta edozein aplikazio industrialetan erraz integratzeko diseinatuak. Kalitate bermatua, zure produktibitatea bultzatu eta kostuak murrizten dituena.

Kalitate handiko materialak

Gure profilak hauek osatzen dituzte

  • Poliester isoftaliko asegabeko erretxina → Erresistentzia mekaniko, kimiko eta termiko bikaina
  • Beira-zuntzezko errefortzu jarraitua, norabide bakarrean lerrokatua, trakzio, konpresio eta flexioarekiko erresistentzia handia bermatzen duena.

Gainera, erretxinen konposizioa eta zuntzen mota eta orientazioa alda ditzakegu, proiektu bakoitzaren espezifikazio tekniko eta funtzionaletara egokitzeko. Horri esker, hainbat propietate optimiza daitezke, hala nola erresistentzia kimikoa, mekanikoa, termikoa edo suarekiko portaera, profil eta aplikazio bakoitzaren eskakizun berezietara egokituz.

Araudia eta ziurtagiriak

  • Gure egitura-profil guztiak Europako EN 13706 arauaren arabera fabrikatzen dira. Arau horrek egiturazko aplikazioetan pultrusio-produktuak arautzen ditu.
  • E23 klasea betetzen dute, arauak zehaztutako mailarik altuena, eta gutxienez 23 GPa-ko luzetarako elastikotasun-modulua bermatzen dute.

Gainera, elikagaiekin kontaktuan egoteko profilak fabrikatu daitezke, UNE-EN 1186 arauaren baldintzak betez, aldez aurretik eskatuta.

Suarekiko erresistentzia moldagarria

  • Profil estandarrek C-s2,d1 suarekiko erreakzioaren sailkapena dute, Europako EN 13501-1 arauaren arabera.
  • Suarekiko erresistentzia handiagoa → B-s1, d0 (errekortasun txikia, ke igorpen gutxi, tanta handiturik gabe)

Gainazal Akabera Aukerak: Peel-Ply eta Velo

Proiektu bakoitzaren behar espezifikoetara egokitzeko, gainazal-akaberaren hainbat aukera eskaintzen ditugu, profilaren kalitatea eta funtzionaltasuna hobetzeko:

  • Peel-Ply:  pultrusio-prozesuan aplikatzen da eta erraz kentzen da ondoren, gainazal zimurtsu eta garbia utziz. Ehundura horrek itsaspena hobetzen du egitura itsasteko, pintatzeko edo estaltzeko prozesuetan, lixatze gehigarriaren beharrik gabe. 
  • Beloa: gainazal leun bat eskaintzeko, talkekiko erresistentea eta UV babesduna, ezin hobea akabera estetiko iraunkorretarako eta kanpo-aplikazioetarako.

    Bi aukerek laguntzen dute ondorengo prozesuetarako gainazalaren prestaketa optimizatzen, kalitate eta iraunkortasun handiena bermatuz.

    Neurriak eta aurkezpena

    Neurrirako ebaketa eskaintzen da, zehaztasun milimetrikoarekin, eskaeraren arabera. Materiala proiektu bakoitzaren eskakizun espezifikoen arabera manufakturatu edo mekanizatu daiteke.

    • Luzera estandarrak: 6 metro
    • Kolore estandarra: RAL 7035 (gris argia), kolore pertsonalizatuak eskuragarri
    • Eskuragarri dauden geometriak: katalogoa kontsultatu

    Profil pertsonalizatua behar duzu?

    Gure gama estandarraz gain, zure proiektuaren behar tekniko, dimentsional edo araudien arabera neurrira egindako profilak fabrikatzen ditugu. Jar zaitez harremanetan gure talde teknikoarekin

    Jarri gurekin harremanetan aurrekontu baterako edo zure zalantzak argitzeko

    Kontaktua

    Deskargagarriak